Zer da SorBuru?
Baratzegintza modu ekologikoan lantzen duen proiektua gara, kooperatiba gisa kudeatuta dagoena.
Garaian garaiko eta tokian tokiko barazki eta fruituak ekoizten ditugu.
Zer jasotzen dugu?
Astean behin garaiko barazkiz betetako saski bat jasotzen dugu, ekoizpena geure artean banatuz.
Nola funtzionatzen dugu?
Eredu kooperatibo baten bitartez bazkide guztion artean kudeatzen dugu baratzea.
Erabakiak batzarretan hartzen ditugu eta lan taldeka banatzen gara.
Soldatapeko langile bat dugu eta berak eusten dio egunerokoari. Gainerakook, gure ahalmena eta konpromezuaren mailaren araberako lana egiten dugu, eta betetzen ditugun txanda kopuruaren araberako kuota bat ordaintzen dugu.
Kuota hauen bidez langilearen soldata bermatu eta proiektuari eusten laguntzen da.
*Kuoten berri jaiteko jarri gurekin harremanetan webguearen azpian dagoen formularioa betez.
Zer da txanda bat?
Bazkide bakoitzak hautatutako egunean baratzera lanera joatea.
Ze egin behar dut txanda dudanean?
Larunbat goizean baratzera joan eta bertan, dagokizun txanda-laguntzailearekin saskiak prestatu eta lantxo desbedinak burutuko dituzue elkarrekin.
Zer ‘lantxo’ dira horiek?
Momentuan, garaiari dagozkionak: Guneren bat garbitu, lurra prestatu, mantendu, lanak burutu…
Zein da gure ekoizpen eredua?
Agroekologian oinarrituta. Ez dugu ekologikoa ez den eredu bat ulertzen elikagaiak ekoizteko.
Ziurtagiri ekologikoa dugu!
Zergatik ekoiztu ekologikoan?
Gau egungo ekoizpen sistema eredua maite ez dugulako.
Elikadura osasunaren sinonimoa delako eta jaten dugun horren benetazko jatorria ezagutu nahi dugulako; gure osasuna eta lurraren osasuna bermatuz.
Nola eskuratu bertako barazkiak?
Hiru aukera dituzu Sorbururen barazkiak eskuratzeko:
- Bazkide eginez
- Salmenta zuzenaren bidez
- Labore txingudi kontsumo elkartean erosita.
Non gaude?
Hondarribiko Zimizarga auzoan dago gure baratzea, Botika agroaldean.
Hondarribiko Udalak bultzatutako proiektu bat da Botika Agroaldea, honako helburu nagusiak dituena: nekazaritzako sektorean enplegua sortzea eta kalitatezko produktu ekologikoen eskaintza zabala garatzea.
Bisitatu gaitzazu!
Larunbata goizetan izaten gara baratzean eta zeure kabuz etorri zaitezke gu bisitatu, baratzeak ikusi eta geurekin blagan aritzera.
Nahiago bazenu, jarri gurekin harremanetan eta bisita gidatu bat antolatuko dugu zeuretzako edo taldearentzako.
Desiatzen gaude proiektu eder hau zuri erakusteko!
Gehiago jakin nahi baduzu deitu, idatzi edo hurbildu baratzera zuzenean.
Bertan itxoingo zaitugu!
SorBuru BERRIAK
Azaroaren 3an igandearekin baratzera bisita eta txorimalo tailerra.
Datorren igandean (2024/11/3) familiarako plan zoragarria. Familiarik ez baduzu etorri ere. Ezagutu udazkeneko barazkiak eta lurra lantzeko era ekologiko bio-intentsiboa.
Sorburuk 2024ko Hondarribiko Nazioarteko Tomate Txapelketa irabazi du
2024ko abuztuaren 11ean ospatu da Tomate Txapelketaren III. edizioa. Txapelketarako erreserbatuta zeuden tomateak saskietara joan arren, ordezkoak aurkeztu eta txapelketa irabazi dugu. Bideo honetan ikus daiteke Sorburuk aurkeztutako tomatearen dastaketa Bego gure...
Bideo-tutoriala: porruak nola landatu
Porrua baratzeko klasiko bat da, normalean uztailatik aurrera landatzen da eta udaberri arte kontsumitu.Bideo-tutorial honetan Saioa eta Aranek azaltzen dute, behin plantxa garbitu, laiatu eta ongarritu ondoren, porruak nola landatu.
HIRITARRAK NEKAZARI LANETAN JARTZEKO ELKARTEA
Larunbata goiza da eta Hondarribiko Botika baserriaren alboko lurretan kuadrilatxo bat blagan ari da barazkiak sakietan sailkatzen dituzten bitartean. Sorburu Baratza elkarteko kideak dira, asteko gora-bereak elkarri kontatu, aitzurrari eragin eta etxera eramango dituzten barazki-saskiak prestatzen.
Jarri gurekin harremanetan
Edozein duda edo kezka izanez gero, edo informazio gehigarria beharko bazenu, goiko formularioa erabiliz jarri zaitezke gurekin harremanetan.
Bestela, behean dituzun helbidera idatzi edo telefonora deitu diezagukezu.